Hasiera » Artxiboa

Xaguxar ataleko artikuluak

Xaguxar »

[2012 / 12 / 18 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala badator Olentzero!
Aurreko urteetan bezala gabon kantak abestuz herritik ibilbide bat burutuko dugu. Joseba Barandiaran plazara heltzean haurrek Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute.
Abenduaren 24an, 16:00etan Ergobiako plazatik abiatuko gara Olentzerorekin batera.
Animatu eta etor zaitezte gurekin batera abestera!

Xaguxar »

[2012 / 04 / 16 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Zarautzeko Aterpetxera

Maiatzaren 5-6 astebururako Zarautzeko Igerain Aterpetxera irteera antolatu dugu.  Irteera 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta prezioa 20€koa da.
Izen-ematea apirilaren 19an eta 20ean kultur etxean 17:30etik 19:00ra.
Animatu zaitezte!

Xaguxar »

[2011 / 12 / 22 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Abenduaren 24an, 16:30etatik aurrera Ergobiako plazatik abiatuko gara Olentzerorekin batera.
Animatu eta etor zaitezte gurekin batera abestera!

Xaguxar »

[2011 / 10 / 31 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Urteurreneko jai bikaina

Pasa den urriaren 15ean 20. urteurrena ospatu genuen eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu genituen jai herrikoi batean Foru plazan. Begirale, ume eta gurasoak bildu ginen bertan, eta guztiok giro ezin hobean igaro genuen eguna.
20. urteurreneko festan lagundu eta parte-hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Xaguxar »

[2011 / 10 / 03 | Iruzkinak ezgaituta | ]
XX. Urteurreneko jaia

Xaguxar aisialdi taldeak, urriaren 15ean XX. urteurrena ospatuko du Astigarragan. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditugu egunean zehar.