Negulekua »

[2014 / 10 / 29 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gabonetako ludotekaren izen-ematea

Izena eman duten guztiak onartu dira.
Ordainketa egiteko epea azaroaren 17tik 21ra da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

Xaguxar »

[2014 / 09 / 16 | Iruzkinak ezgaituta | ]
MINTZOMERIENDA

Kaixo familiak!
Lehenengo aldiz, Astigarragan MINTZOMERIENDA antolatu dugu. Zuetako edonor (haur, gazte zein heldu) gonbidatua dago gurekin euskara erabiliz arratsalde desberdin bat pasatzera.
Bertan, jolasak, solasaldiak eta merienda izango dugu.
Eskolako jolas lekuan izango gara irailaren 19an 17:00etatik aurrera.
Ordura arte,
Astigarragako AEK eta Xaguxar Aisialdi Taldea

Jaiak »

[2014 / 07 / 14 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Jaietako haur bazkaria

Santio jaietako haur bazkarirako txartelak salgai daude uztailaren 22a bitarte. Txartelak udaleku irekietan (ikastolan) eta kiroldegian erosi ahal izango dira, eta prezioa 8 € da.
Haur bazkaria uztailaren 24an izango da eguerdiko 14:00etan Foru plazan.

Kanpaldia »

[2014 / 05 / 04 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gazte kanpaldiaren izen-ematea

Oharra:
Izen emate guztiak onartu dira.
Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 23a.

Udaleku irekiak »

[2014 / 05 / 04 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Udaleku irekien izen-ematea

Oharra:
1. txandan izen emate guztiak onartu dira.
2. txandan Astigarragan erroldaturiko izen emate guztiak onartu dira. Herrian erroldatu gabeak itxarote zerrendan
daude.
Zaintza eta jangela zerbitzuetan taldea osatu da (jangelako prezioa musika eskolako eta kiroldegiko udalekuen izen ematea osatzean erabakiko da).
Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 23a. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.