Xaguxar »

[2014 / 04 / 09 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Santiagomendiko Aterpetxera

Oharra: atzo irteerarako plaza guztiak bete ziren. Gaur (apirilak 30) ez da izen ematerik izango. Barkatu eragozpenak.

Xaguxar »

[2013 / 12 / 16 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala badator Olentzero
Abenduaren 24an, 17:30etan Santiagomenditik jaitsiko da. Aurreko urteetan bezala gabon kantak abestuz herritik ibilbide bat burutuko dugu eta Joseba Barandiaran plazara heltzean haurrek Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute.

Xaguxar »

[2013 / 11 / 28 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Ludoteka eta txokolate-jatea

Euskararen Nazioarteko eguna dela eta herriko elkarteek eta Udalak hainbat ekintza antolatu ditugu. Xaguxar aisialdi taldeak haurrentzako bi ekintza burutuko ditu:

Negulekua »

[2013 / 10 / 29 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gabonetako ludotekaren izen-ematea

Izena eman duten guztiak onartu dira.
Ordainketa egiteko epea azaroaren 18tik 22ra da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

Jaiak »

[2013 / 07 / 15 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Jaietako haur bazkaria

Santio jaietako haur bazkarirako txartelak salgai daude uztailaren 19a bitarte. Txartelak udaleku irekietan (ikastolan) eta kiroldegian erosi ahal izango dira, eta prezioa 8 € da.
Haur bazkaria uztailaren 24an izango da eguerdiko 14:00etan Foru plazan.