Xaguxar »

[2013 / 05 / 21 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Eguerdiko zerbitzua berria!

Kiroldegiarekin batera antolatu degun zerbitzu berria aurkeztu nahi dizuegu: 13:30 – 15:30 bitarte bazkari eta zaintza izateko aukera izango dute haurrek.

Udaleku irekiak »

[2013 / 05 / 02 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Udaleku irekien izen-ematea

Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.
Ordainketa egiteko epea maiatzaren 20tik 24ra da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

Kanpaldia »

[2013 / 05 / 02 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gazte kanpaldiaren izen-ematea

IZENEMATEA: maiatzaren 6tik 13ra kultur etxean
ADINA: 12-16 urte (2001-1997)
DATAK: ekainaren 28tik uztailaren 5era
LEKUA: Garde (Erronkari, Nafarroa)
PREZIOA: 180 € (%20eko beherapena bi senide edo familia ugariko kideek)

Xaguxar »

[2013 / 03 / 13 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Artikutzako Aterpetxera

Oharra: atzo irteerarako plaza guztiak bete ziren. Gaur (martxoak 22) ez da izen ematerik izango. Barkatu eragozpenak.

Xaguxar »

[2012 / 12 / 18 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala badator Olentzero!
Aurreko urteetan bezala gabon kantak abestuz herritik ibilbide bat burutuko dugu. Joseba Barandiaran plazara heltzean haurrek Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute.
Abenduaren 24an, 16:00etan Ergobiako plazatik abiatuko gara Olentzerorekin batera.
Animatu eta etor zaitezte gurekin batera abestera!