Xaguxar »

[2011 / 12 / 22 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Abenduaren 24an, 16:30etatik aurrera Ergobiako plazatik abiatuko gara Olentzerorekin batera.
Animatu eta etor zaitezte gurekin batera abestera!

Negulekua »

[2011 / 11 / 06 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gabonetako ludotekaren izen-ematea

Izena eman duten guztiak onartu dira.
Ordainketa egiteko epea azaroaren 21etik 25era da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.
——————————————————————————–

Xaguxar »

[2011 / 10 / 31 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Urteurreneko jai bikaina

Pasa den urriaren 15ean 20. urteurrena ospatu genuen eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu genituen jai herrikoi batean Foru plazan. Begirale, ume eta gurasoak bildu ginen bertan, eta guztiok giro ezin hobean igaro genuen eguna.
20. urteurreneko festan lagundu eta parte-hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Xaguxar »

[2011 / 10 / 03 | Iruzkinak ezgaituta | ]
XX. Urteurreneko jaia

Xaguxar aisialdi taldeak, urriaren 15ean XX. urteurrena ospatuko du Astigarragan. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditugu egunean zehar.

Jaiak »

[2011 / 07 / 07 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Jaietako haur bazkaria

Santio jaietako haur bazkarirako txartelak salgai jarriko dira uztailaren 11tik 18a bitarte. Txartelak udaleku irekietan (ikastolan) eta kiroldegian erosi ahal izango dira, eta prezioa 8 € da.
Haur bazkaria uztailaren 22an izango da eguerdiko 14:00etan Foru plazan.