Udaleku irekiak »

[2016 / 05 / 05 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Udaleku irekien izen-ematea

Oharra:
Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.
Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 27a. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

Xaguxar »

[2016 / 04 / 01 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Donostiako UBA Aterpetxera

Hementxe da aurten ere Xagu-Xar Aisialdi taldeak 4-12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen duen asteburupasa! Aurten apirilaren 16an eta 17an joango gara Green Nest UBA aterpetxera, Ametzagaina parkean dagoen etxera.

Negulekua »

[2015 / 11 / 05 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gabonetako ludotekaren izen-ematea

Gabonetako ludoteka abenduaren 22tik urtarrilaren 5era izango da.
Izenematea: azaroaren 9tik 16ra, kultur etxean 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Astigarragako haurrek lehentasuna izango dute.
Prezioa: 40 €. Hobariak izango dira familia ugari eta bi senide edo gehiagoko izen-emateentzat.

Xaguxar »

[2015 / 10 / 04 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Santiagomendiko Aterpetxera

Urriaren 24-25 astebururako Santiagomendiko Aterpetxera irteera antolatu dugu. Irteera 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta prezioa 20€koa da.
Izen-ematea urriaren 9an kultur etxean 16:30etatik 18:00ra. Plazak mugatuak dira eta izen emate hurrenkeran banatuko dira.
Animatu zaitezte!

Jaiak »

[2015 / 07 / 13 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Jaietako haur bazkaria

Santio jaietako haur bazkarirako txartelak salgai daude uztailaren 20a bitarte. Txartelak udaleku irekietan (ikastolan) eta kiroldegian erosi ahal izango dira, eta prezioa 8 € da.
Haur bazkaria uztailaren 23an izango da eguerdiko 14:00etan Foru plazan.